Argindarraren fakturaren inguruko hitzaldia

Guaixe 2022ko eka. 8a, 10:16

Irache kontsumitzaileen elkartearen hitzaldia eta mahai ingurua izanen da ostegunean, ekainaren 9an, kultur etxean. 

"Nola aurretzu argindar fakturan?, Zer eragn dute ordu tarteek? Merkatu librea edo erregulatuta? Merezi du argindar konpainiaz aldatzeak? Zer da autokontsumoa? Nola aplika dezaket?" Kevin Guadalupe eta Maider Castilla Irache Nafarroako kontsumitzaileen elkarteko kideek galdera hauei eta argindarraren fakturarekin sor daitezken galdera gehiagori erantzunen dizkiete ekainaren 9an, ostegunean, 18:00etan, Olaztiko kultur etxean eginen dute hitzaldian eta mahai inguruan. Olaztiko kontsumitzailaren bulegotik argindar fakturaren bat eramatea eskatzen dute.