Automobilismoa

Samanoko Solo Renault Turbo Rallya ezin izan zuten bukatu

Guaixe 2022ko eka. 10a, 10:30
Iban Lopez de Goikoetxea, Samanon. UTZITAKOA

Iban Lopez de Goikoetxeak eta Javi Fernandezek lehen eremuan utzi behar izan zuten proba, matxurarengatik

Larunbatean IV. Solo Renault Turbo Rallya jokatu zen Samanon (Cantabria). Izenak dioen bezala, soilik Renault etxeko autoek lehiatzeko aukera izan zuten. Iban Lopez de Goikoetxea pilotu olaztiarrak bere Renault 5 Turboa martxan jartzeko aukera aprobetxatu zuen eta Javi Fernandez mungiarra kopilotu zuela parte hartu zuen lasterketan. Tamalez, lasterketako lehen eremuan zeudela autoak matxura izan zuen eta proba bertan behera utzi behar izan zuten. Irabazlea Gavy Reyes kataluniarra izan zen.