Margolarien mustutzea

Guaixe 2022ko eka. 13a, 11:35
Olaztiko margo tailerreko ikasleak erakusketan. UTZITAKOA

Olaztiko margo ikastaroaren lanen erakusketa egin zuten ekainaren 5ean, igandean, Olaztiko kultur etxean. 

Olaztiko pintura tailerreko erakusketan hamabi ikasleek ikasturtean zehar egindako margolanak ikusteko aukera egon zen: margo teknika desberdinetan egindako paisaiak, erretratuak; koloredunak, txuri beltzean... Irakaslea Ana Pellicer izan zen.


Margolanen erakusketa. UTZITAKOA