Atletismoa

Ruben Mendieta eta Izaskun Beunza aurrean Jose Luis Hernandezen Oroimenezko Meetingean

Guaixe 2022ko eka. 16a, 10:30
Asteazkenean Larrabiden jokatutako Meetingeko une bat. IÑAKI PORTO

Mendieta 800 metrotan lehiatu zen eta Beunza 1.500 metrotan

Asteazken arratsaldean Larrabideko pistek Jose Luis Hernandezen Oroimenezko Meetinga hartu zuten, Grupompleo Pamplona Atletico taldeak antolatutako atletismo topaketa ezaguna. Beroa izan zen lehiatu ziren atleten arerio nagusia, baina ala ere makina bat errekor gainditzeko trebe izan ziren. 

Atleta sakandarrei dagokienez, bi izan ziren goiko postuetan sailkatu zirenak. Ruben Mendieta (Grupompleo P.A.) korrikalari olaztiarrak 800 metrotan hartu zuen parte. Lasterketa Atletico Alcorcon taldeko Fernando Vicentek irabazi zuen (1:49:70), eta Mendieta hirugarren izan zen (1:53:39). Bestalde, Izaskun Beunza korrikalari olaztiarrak (Beste Iruña) emakumezkoen 1.500 metrotan hartu zuen parte. Chile taldeko Laura Acuña gailendu zen (4:30:62) eta Izaskun Beunza bosgarren sailkatu zen (4:46:94). 

June Kintanak ezin izan zuen parte hartu eta atleta bakaikuarraren hutsunea asko nabaritu zen. Andrea Alarcónek irabazi zuen proba (50:78 m.) eta June Kintanak Jose Luis Hernandezen Oroimenezko Meetingean zuen marka (50:50 m.) gainditu zuen.