Igerilekuetako taberna errentan hartzeko aukera

Olatzagutiko igerilekuak. ARTXIBOA

Proposamenak aurkezteko epea ostiralean 14:00etan despedituko da.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, herriko igerilekuetan dagoen taberna errentan eman nahi du. Interes dutenek deialdiaren baldintzen plegua eskura dezakete udaletxean, Nafarroako Gobernuko kontratazio atarian edo www.olazti.com webgunean. Baldintzen pleguan jaso denez, errentamenduaren gutxieneko prezioa 50 euro izanen da.