Musika eskolan izena eman daiteke

Guaixe 2022ko eka. 27a, 11:18
Olatzagutiko musika eskola. ARTXIBOA

Hilarekin batera despedituko da epea, ostegunean.

Olatzagutiko Udalak musika eskolan izena emateko epea zabalik du. 2022-2023 ikasturtean Olatzagutiko udal musika eskolan 5 urtetik gorako haurrek musika eta mugimendua ikasteko aukera izanen dute. Horretaz aparte, musika hizkuntza ikasteko aukera ere izanen da. Gainera, instrumentuak jotzen trebatzeko modua ere eskaintzen du Olatzagutiko udal musika eskolak: akordeoia, trikitixa, bateria, pianoa, gitarra, baxua, gitarra elektrikoa, saxofoia, klarinetea, zeharkako txirula eta tronpeta-tronboia. Matrikula orria bete ondoren, hura olazti@olazti.com e-postara bidali edo udaletxean aurkeztu daiteke jendaurreko ordutegian, astegunetan 10:00etatik 14:00etara.