Udako solstizioa Batueko iturrira erromeria eginez ospatzen dute Olaztin, eta aurten ekainaren 25ean, larunbatean, eginen dute. 10:30ean Burundar txistulariekin kalejira eginen dute eta, ondoren, San Migel plazatik Batuekora abiatuko dira. 11:00etan, bertan, hamaiketakoa eginen dute eta 14:30ean kuadrillen arteko bazkariak izanen dira. 17:00etan La Cigarra txaranga mitikoarekin dantzaldia egonen da eta 19:00eta sardina jana prestatuko eta janen dute. Eguraldi txarra eginez gero udalak jakinarazi duenez sardina jana Memoria Historikoaren parkean eginen da.