Haurrek antolatutako azoka solidarioa

Guaixe 2022ko eka. 21a, 10:01

Olatzagutiko eskolako seigarren mailako ikasleek bigarren eskuko azoka eginen dute ekainaren 29an, asteazkena. Irabaziak HELP-NA elkartearendako izenen dira. Arropa, jostailuak eta abar ekainaren 23an eta 24an bilduko dituzte. 

HELP-NA Nafarroako larrialdi humanitarietako suhiltzaile eta boluntario taldea da, eta Olatzagutiko eskolako seigarren mailako ikasleek elkartea lagundu nahi izan dute eta ekainaren 29an, asteazkenean, 16:00etatik 19:00etara azoka solidarioa antolatu dute, Olaztiko eskolako frontoian. Merkatuan jasotako dira, beraz, elkartearendako izanen da.

Azoka salduko dituzten produktuak, arropa, jostailuak eta abar, ekainaren 23an eta 24, ostegunean eta ostiralean, bilduko dituzte, 9:00etatik 13:00etara, eskolan.