Festetan haurrei eginen zaien harrera prestatzen

Umeak festetako ttattarra jantzia dutela. ARTXIBOA

Umeen gurasoek izena eman beharko dute festetako ttattarra jasotzeko.

Urteroko ohitura bihurtu da Olatzagutian festei hasiera ematen dien etxajua piztu aurretik joan den urtean jaiotako umeei ongi etorria egitea. Halakoetan Olatzagutiko Udaleko kideak herriko armarria duen festetako ttattarra oparitzen die. Aurten 2021ean jaiotako umeek jasoko dute zapia, baldin eta haien gurasoek udaletxean izena ematen badute. Horretarako epea garilaren 15ean despedituko da.