Santa Ana festen barruan, Olatzagutiko Udalak bi bazkari antolatu ditu, bata haurrendako eta bestea jubilatuendako. Haurren bazkaria Memoria Historikoaren parkean izanen da hilaren 25ean, astelehenarekin, 14:30ean. Seme-alabak han bazkaltzea nahi dutenek bi euro ordaindu beharko dituzte udaletxean bulego ordutegian, 10:00etatik 14:00etara. Udalak zehaztu duenez, zazpi urtetik beherako haurrek pertsona heldu batekin egon beharko dute bazkarian. Bide batez jakinarazi du haur bazkaria antolatzeko laguntza behar duela.
Jubilatuendako bazkaria hurrengo egunean izanen da, hilaren 26an, asteartearekin, 14:30ean. Adineko pertsona Kamiogaina jubilatu elkartean bilduko dira bazkaltzeko. Festetan konpainian bazkaldu nahi duten adinduek elkartearen egoitzan edo udaletxean 11 euro ordaindu beharko dituzte txartela eskuratzeko.