Gaztetxoendako abentura ekintza eskaintza Olaztin

Guaixe 2022ko uzt. 13a, 09:00
Mutikoak baloiarekin jolasten San Migel plazan. ARTXIBOA

Olaztiko Udalak 12 eta 16 urte bitarteko gazteendako bi jarduera antolatu ditu uztailaren 19an eta 20an, arteartean eta asteazekenean, Memoria Historikoaren parkean. Izena ematea bihar, uztailak 15, ostirala, bukatzen da. 

Uztailaren 19an, asteartean, Orientazio proga, eta uztailaren 20an, asteazkenean, Konkis progak, antolatu ditu 12 eta 16 urte bitarteko gazteendako Olaztiko Udalak. Bi abentura ekintzak 10:30etik 13:30era izanen dira, eta gazteak Memoria Historikoaren parkean elkartuko dira.

Jarduerak doakoak dira, baina parte hartzaileek aurretik izena eman behar dute derrigorrean 948 467 662 telefonora hots eginez edo 616 841 995 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidaliz. Izena emateko epea uztailaren 15ean, ostiralean, bukatuko da. Burunda Mendebaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Olatzagutiko Udalak antolatu dituzte ekintzak, eta jakinarazi dutenez, jarduerak aurrera eraman ahal izateko zortzi gaztek eman beharko dute izena, taldea sortu ahal izateko.