Santa Ana eta San Migel festetan zezensuzkoa aterako da Olatzagutiko kaleetara. Hori egin ahal izateko udalak pertsona bat kontratatu nahi du, festetan zezensuzkoa eramanen duena. Guztira zortzi egunetan eraman beharko du zezensuzkoa: garilaren 23an, 24an, 25ean eta 26an eta irailaren 29an eta 30ean eta lastailaren 1ean eta 2an. Udalak 30 euro ordainduko ditu eguneko. Udalaren deialdian interesa dutenek adinez nagusiak izan behar dute eta zezensuzkoa aipatu egun guztietan eramateko konpromisoa hartu behar dute.