Koskobilo arkeologia aztarnategia

Koskobilora bisita antolatu du Olaztiko Udalak

Guaixe 2022ko uzt. 13a, 09:00

Arkeologia indusketara Aranzadi elkarteko kideen gidaritzapean bisita antolatu dute larunbaterako, uztailaren 16rako, eta izena ematea uztailaren 15ean, ostiralean, bukatuko da. Hiru taldeetan tokia gelditzen da. 

Koskobilo II kobazulora bisita gidatua antolatu du Olatzagutiko Udalak, Aranzadi zientzia elkartearekin batera. Hiru taldeetan tokia gelditzen da: 10:00etan zortzi plaza, 12:00etan sei eta 16:00etan zazpi toki. Izena ematea uztailaren 15ean, ostiralean, bukatuko da eta udaletxean edo 948562446 telefonoa egin behar da. Parte hartzaileak Ornako iturrian elkartuko dira Koskobilora joateko, eta bidea aldapan gora denez mendiko zapatilak janztea gomendatu dute. Parte hartzea boluntarioa da eta, beraz, errespontsabilitatea norberarena dela esan dute ere. 

Erlazionatuak

Koskobilo II, iraganerako atea

Alfredo Alvaro Igoa 2021 ira 09 Olazti

"Pazientzia eduki beharreko lana da"

Alfredo Alvaro Igoa 2021 ira 09 Altsasu   Olazti