Lan bikoitza suhiltzaileendako

Guaixe 2022ko uzt. 18a, 10:34
Suhiltzaileak zauritutakoa anbulantzian sartzeko prestatzen. @bomberos_na

Istripua eta sutea izan ziren larunbatean.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak jakinarazi duenez, larunbatean bitan lan egin behar izan zuten Olatzagutian. Lehenik, Urbasako portuan. Motor gidari bat bidetik atera, eta min hartu zuen. Suhiltzaileak bertaratu eta zauritutako pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Bestetik, Olatzagutiko industrialdeko pabiloi batean sua piztu zen eta suhiltzaileak hura itzaltzera joan behar izan zuten. Jakinarazi dutenez, ez zen zauriturik izan eta kalte materialak eskasak izan ziren.