Brigade Loco eta No Limits taldeen kontzertua festetako lehenengo egunean

Guaixe 2022ko uzt. 18a, 12:03
Brigade Loco taldea Olaztiko festetan ariko da. UTZITAKOA

Uztailaren 23an, larunbatean, hasiko dira Olaztiko festak, eta lehenengo egunerako udalak musika jaialdia antolatu du futbito pistan.

Olaztiko Gazte Asanbladaren egitaraua uztailaren 22an, ostiralean, hasiko bada ere, Olaztiko Santa Ana festak uztailaren 23an, larunbatean, hasiko dira eta lehenengo gauerako kontzertu erraldoia antolatu du udalak: Brigade Loco eta No Limits taldeak ariko dira, 00:00etan, futbito pistan.