Txirrindularitza lasterketa, Olaztiko festetan

Txirrindulari txikiak proba batean. ARTXIBOA

Uztailaren 23an, larunbatean, Eskolen mailako lasterketa izanen da Olaztin. 

Burunda Txirrindularitza Taldeak Eskolen mailako lasterketa antolatu du Olaztiko festen barruan. Proba festetako lehenengo egunena, uztailaren 23an, larunbatean, jokatuko dute, Erburua kiroldegiaren inguruetan, eta behin amaituta sari banaketa eginen dute.