Udalak zerbitzu anitzetako bi langile kontratatuko ditu

Guaixe 2022ko uzt. 26a, 11:44
Olatzagutiko udaletxea. ARTXIBOA

Horretarako, oposizioa deitu du. Bi lanpostuak aldi baterako beteko dira.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi du zerbitzu anitzetako enplegatu oposizio lehiaketa bidez kontratatuko dituela. Deialdi horrekin udalak, alde batetik, bi lanpostu aldi baterako bete nahi ditu, eta, beste aldi batetik, sor daitezkeen langile beharrak asetzeko izangaien poltsa bat eratuko du. Kontratatuko dituen langileek D mailari dagokion soldata izanen dute. Hautagaiei, gutxienez Eskola Graduatua, euskarazko B1 maila eta B motako ibilgailuendako gidabaimena izatea eskatu die. Deialdian parte hartu nahi dutenek agorrilaren 1eko 23:59rako aurkeztu ditzakete beraien eskabideak. Deialdiaren oinarriak www.olazti.com udal webgunean daude eskuragarri.