Olaztiarrak, 17 urte, Mallorcan lortu zuen garaipena. Igeriketan ibili ondoren bizikletan ibiltzera pasa zen. Urtebete lehenago Aguraindik joandako entrenatzaileak Euskadi taldean federatzeko proposatu zion, baita onartu ere. Beti errepidean ibili bazen ere, pistako txapelketarako prestatzeko bi asteko entrenamenduak egin zituen Virginia Etxabarrik Berrizko belodromoan eta handik lehiatzera, eta irabaztera.