14 eta 18 urte arteko hamar gazte olaztiarrek osatzen zuten txaranga ,Gorka Esteban etxarrendarra ezik: Pedro Zabala, Jon Azkargorta, Jose Javier Camuel (tronpetak), Jon Garasa eta Iñaki Camuel (saxofoiak), Sebastian Aierdi (bonboa), Aritz Zabala (txindata), Alain Lopez (kutxa) eta Sergio Gastamintza (tuba). 1996ko ihoteetan herriko ehiztarien afarian jo zuten, eta handi sortu zen La Cigarrilla txaranga.