Olatzagutiko Udalak 2022-2023 ikasturterako musika eskolan izena emateko epe berezia zabaldu du. Olatzagutiko udal musika eskolan 5 urtetik gorako haurrek musika eta mugimendua ikasteko aukera izanen dute. Horretaz aparte, musika hizkuntza ikasteko aukera ere izanen da. Gainera, instrumentuak jotzen ikasteko ere aukera ere badago, zehazki, honakoak: akordeoia, trikitixa, bateria, pianoa, gitarra, baxua, gitarra elektrikoa, saxofoia, klarinetea, zeharkako txirula eta tronpeta-tronboia. Matrikula orria bete ondoren, hura olazti@olazti.com e-postara bidali edo udaletxean aurkeztu daiteke jendaurreko ordutegian, astegunetan, 10:00etatik 14:00etara.