Urriaren 1ean izanen da Oltzagutia-Urbasa

Guaixe 2022ko ira. 9a, 09:27
2019ko Olatzagutia-Urbasa. ARTXIBOA

Olatzagutiko mendi lasterketaren hamalaugarren edizioa izanen da. 

XIV. Olatzagatia-Urbasa mendi lasterketa jokatuko dute urriaren 1ea, 10:30etik aurrera, San Migel plazatik. 15,23 kilometroko ibilbidea du eta 900 metroko desnibela. Lasterketa egiten den bitartean haurrak lasterkan gozatzeko aukera izanen dute ere: haur txikien motortxoak 0 eta 4 urte bitarteko haurrendako -norberak bere motorra eta kaskoa eraman behar ditu- eta lasterketa arrunta 4 eta 7 urte, 7 eta 10 urte eta 10 eta 13 urte bitarteko kategoriak izanen dira. 

Olatzagutia-Urbasan parte hartzeko izena ematea zabalik dago irailaren 27ra arte herrikrosa.eus webgunean. 

Mendi lasterketa Sutegi taldeak antolatzen du, Olaztiko Udalaren laguntzarekin. San Migel festak izanen dira ere, eta zenbait ekimen gehiago antolatuko dira.