No somos nada film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2022ko ira. 13a, 10:39

La Polla Records taldearen inguruko filmaren proiekzioa irailaren 22an, ostegunean, izanen da Olaztiko kultur etxean. 

Sinopsia: La Polla Records punkaren banda mitikoenetarikoa agur esateko itzuli zen. Azken biraren harira, abeslariak, Evaristo Paramosek, Euskal Herriko herri batean pasatako 40 urteetako historia kontatzen du. Musikaren mundua irauli zuen landa taldearen inguruko hitsoria bat da, haien abestiak milaka zaleen ereserkiak bihurtutako musikaz girotuta.

Fitxa artistikoa: Dokumentala, Evaristo Paramosekin hizketaldiak.

Ordutegia: Irailaren 22an, osteguna, 19:00etan

Prezioa: 1 euro.