Haurtxoendako antzezlana Olaztin

Guaixe 2022ko ira. 20a, 10:56

Bambola teatro konpainiaren 'Nadar' ikuskizuna irailaren 25ean, igandean, izanen da Olaztiko kultur etxean. 

Bambola Teatro konpainia lehenengo haurzarorako antzerkian aditua da, sei hilabeteetatik bost urtera arte bideratutako haurtxoendako teatroa bezala ezaguntzen dena. Nadar maitasunaren eta fantasiaren bidez haurtxoen zentzumenak estimulatzeko lan bat da. Irailaren 25ean, igandean, 12:30ean, Olaztiko kultur etxean emanaldia eginen dute. 

Sinopsia: Ilargiaren argiak argitzen duen laku handi eta poolit batean animaliak agertzen joango dira. Uretako haurtxoak, zisneen muxuak, elurra, argiak eta izarrak... Haurtxoek familia kontzeptua entzun eta harekin jolasten dute. 

Adina: 6 hilabetetaik 5 urtera

Edukiera: 40 ikusle

Iraupena: 30 minutu

Prezioa

  • Aurrez: 3 euro
  • Egunean bertan: 3,5 euro