Musika eskolarako irakasle bat kontratatu nahi da

Guaixe 2022ko ira. 22a, 08:29

Olatzagutiko musika eskola. ARTXIBOA

Deialdian interesa dutenek gaur dute izena emateko azken eguna.

Olatzagutiko Musika Eskolak irakasle bat kontratatzeko deialdia egin du. Kontratatutako irakasleak  aldi baterako kontratua izanen du, zerbitzuaren beharrengatik luza daitekeena. Haren egitekoa akordeoi eta trikitixa, musika hizkuntza eta musika eta mugimendu ikasketak ematea izanen da. Izena emateko epea gaur bukatuko da eta Nafarroako Lan Sarek Altsasuko bulegoan egin beharko da. Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, irakaslea euskalduna izan beharko du.