Irailaren 29an hasiko dira Olaztiko sanmigelak

Guaixe 2022ko ira. 26a, 11:41
2019ko Olaztiko San Migel festak. ARTXIBOA

San Migel egunean hasi eta urriaren 2ra arte, igandera arte, festak izanen dira Olaztin. 

Irailaren 29an, San Migel egunean, 19:00etan Natura Olazti taldeak botako duen suziriarekin zainduaren omenezko festak hasiko dira Olaztin, eta urriaren 2ra arte, igandera arte, zer ospatu izanen dute olaztiarrek. Igandean, urriaren 2an, artisau azoka, josgintza eta lentzeria ikastaroaren erakustaldia eta Jokai mitologian inspiratutako jolas parkea izanen dira Memoria Historikoaren parkean -euriarekin Erburua kiroldegian eta Jokai eskolako frontoian-. Bitartean ere Munduko arrozak ekimena izanen da, eta Sakana Harrera Harana, Maroko, Nijeria, Ukraina eta Erruaniako arrozak dastatzeko aukera izanen da 14:00etatik aurrera. 

Olaztiko San Migel festen egitaraua

Irailak 29 osteguna

  • 19:00 Txupinazoa, kultur etxean.
    Erraldoiak eta buruhandiak.
  • 19:30-21:00 Musika Ken Bat taldearekin, San Migel plazan.
  • 20:00 Bonba japoniarrak, Intsumisioaren plazan.
    Banaketa, San Migel plazan.
  • 21:00 Zezensuzkoa, San Migel plazan.
  • 21:30 Afaria, gaztetxean.
    Maisuenea gaztetxeak antolatuta.
  • 22:30 Karaokea, gaztetxean.
    Maisuenea gaztetxeak antolatuta.

Irailak 30 ostirala

  • 17:00-19:00 Sormen tailerra: buztin tornua, buztin lana, teila pintura, San Migel plazan.
    Euria egiten badu eskolako frontoian.
  • 19:30 Afizionatu mailako pilota partidak, udal frontoian.
    • Mendiburu – Ibarrola / Oskoz – Zabaleta
      Olaetxea – Lazkoz / Nazabal - Apezetxea
  • 20:00 Bonba japoniarrak, Intsumisioaren plazan.
    Kakahuete, gazta eta ordo banaketa, San Migel plazan.
  • 20:00-22:00 Elektrokela Elektrotxaranga.
  • 20:30 Pintxopotea, gazteatxea.
    Maisuenea gaztetxeak antolatuta.
  • 23:30 Kontzertuak: Tirokatuak, Galtza gorriak eta Haizkan taldeak, gaztetxean.
    Maisuenea gaztetxeak antolatuta.
  • 23:30 DJ Bull, Barandi taberna.
    Barandi tabernak antolatuta.

Urriak 1 larunbata

  • 9:00 Dianak Olaztiko eta Ziordiko koroekin.
  • 10:30 Olatzagutia-Urbasa XIV. Mendi lasterketa.
    Irteera eta helmuga San Migel plazan.
    Haur lasterketak: moto GP txikiak, 0 eta 4 urte bitarteko haurrak, norberak bere motorra eraman; oinezko lasterketak 4 eta 7 urte, 7 eta 10 urte eta 10 eta 13 urte.
    Sutegi Taldeak antolatuta Olaztiko Udalaren laguntzarekin.
  • 11:00-13:30 Jolas parkea, Intsumisio plazan. Euria eginez gero frontoian.
  • 13:30 Olatzagutia-Urbasa XIV. Mendi lasterketaren sari banaketa, San Migel plazan.
  • 14:30 Herri bazkaria, San Migel plazan. Euria eginez gero kiroldegian.
    Herri Mugimenduak antolatuta.
  • 18:00 Trapu Zaharra konpainiaren Turistreando antzezlanaren emanaldia, Intsumisioaren plazan. Euria eginez gero frontoian.
  • 18:30 Elektropikala elektrotxaranga.
    Maisuenea Gaztetxeak antolatuta.
  • 20:00 Bonba japoniarrak, Intsumisioaren plazan.
    Kakahuete, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
  • 20:00 Egungo Sakanako mediku ezaren egoeraren aurkako elkarretaratzea, San Migel plazan.
    Maisuenea Gaztetxeak antolatuta.
  • 20:00-22:00 Gabenara taldearen emanaldia, San Migel plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, San Migel plazan.
  • 23:30 Tekno gaua: Morti, Kulimery, Buly, Iscom, Ander Arce dj-ak.
    Maisuenean Gaztetxeak antolatuta.
  • 00:00-03:00 Gabenara taldearen emanaldia, San Migel plazan.

Urriak 2 igandea

  • 11:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Altsasuko gaiteroekin.
  • 11:00-13:00 Txu-txu trena, Intsumisioaren plazatik.
  • 11:00-14:30 Artisau azoka, Memoria Historikoaren Parkea. Euriarekin Erburua kiroldegian.
    Josgintza eta lentzeria ikastaroaren legaina eta zuzeneko lana.
    Munduko arrozak, Memoria Historikoaren Parkean. Euriarekin Erburua kiroldegian. Parte hartzaileak: Sakana Harrera Harana, Maroko, Nijeria, Ukraina eta Errumania. Dastaketa: 14:00etan. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Sakana Harrera Harana eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuta Olaztiko Udalaren laguntzarekin.
    Jokai. Mitologian inspiratutako jolas parkea, Memoria Historikoaren parkea. Euriarekin eskolako frontoian.
  • 16:00-19:00 Jokai. Mitologian inspiratutako jolas parkea, Memoria Historikoaren parkea. Euriarekin eskolako frontoian.
    Txu-txu trena, Intsumisioaren plazatik.
  • 18:00 La Cigarra txarangaren kontzertua, San Migel plazan. Euriarekin kultur etxean.
    Txarangako kide ohiei eskainitako kontzertua, eta beraiekin ez daudenei agur esateko modu bat, bereziki Jesus Lopez Jesusin-i.
  • 18:00 Naroa² bakarlariak, gaztetxean.
    Maisuenea Gaztetxeak antolatuta.
  • 20:00 Bonba japoniarrak, Intsumisioaren plazan.
    Kakahuete, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
  • 21:00 Zezensuzkoa, San Migel plazan.