Arkinorruti industrialdeko argiteria publikoa berrituko da

Guaixe 2022ko urriaren 6a

Arkinorruti industrialdeko kalea. ARTXIBOA

Udalak foru administrazioaren dirulaguntza jaso du.

Olatzagutiko Udalak herriaren mendebaldean dagoen industrialdeko argiteria publikoa berrituko du. Lanek 37.414,41 euroko aurrekontua dute. Inbertsio horri aurre egiteko Olatzagutiako Udalak Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatu zion, baita onartu ere: 18.707,21 euro jasoko ditu. Udalak gainontzeko 18.707,20 euroak ordainduko ditu. Lanak lastailean hastea aurreikusten dute udalean.