Sanmigeletako pilota jaialdia

Guaixe 2022ko irailaren 30a

Olaztiko frontoian pilotara jolasten.

Afizionatuen mailako pilota jaialdia izanen da irailaren 30ean, ostirala, Olaztiko frontoian. 

Olaztiko San Migel festen barruan afizionatuen mailako pilota jaialdia izanen da irailaren 30ean, ostirala, 19:30etik aurrera. Emakumezkoetan Mendiburu eta Ibarrola bikoteak Oskoz eta Zabaletaren kontra jokatuko dute, eta gizonezkoetan Olaetxea eta Lazkoz Nazabal eta Apezetxearen kontra ariko dira.