Mendi lasterketak

Eki Imazen eta Izaskun Beunzaren garaipen preziatua

Maider Betelu Ganboa 2022ko urriaren 3a

Aita olaztiarra duen aguraindarrak eta korrikalari olaztiarrak XIV. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa irabazi zuten, nagusitasunez

Biek hiru minutu pasa atera zizkieten bigarrenei, Garikoitz Bravori eta Janire Agirreri. Lainotsu esnatu zen eguna, baina korrikalariak Urbasara igo zirenerako eguzkia zen nagusi eta goiz ederraz gozatu zuten guztiak.