Olazti Natura taldeak piztu zuen festen hasierako etxajua ostegunean. Kolektiboak festen aukera baliatu du bere eta bere jardunaren berri emateko hainbat informazio panel jarriz. Herri, bazkaria, erraldoien konpartsa eta beste hainbat eskaintzarekin gozatzeko aukera izan zen festen aurreneko egunetan.
Domeka goiz eguerdian Historia Memoriaren parkeak hartu zituen egitarauko ekitaldiak. 22 artisau eta ekoizle lanean ikusi eta haien produktuak erosteko aukera izan zuten olaztiar eta bisitariek. Txikienek euskal mitologian oinarritutako jolasetan jolasteko aukera izan zuten. Munduko Arrozak ekimena ere parkean egin zen. Marokon, Errumanian, Nigerian sortutako sakandarrek arrozak beraien erara prestatu zituzten: cous cousa, zizekin eta oilasko eta barazkiekin. Baita Sakana Harrera Haranako kideek ere, txipiroiekin prestatu zutenak. Guztiak dastatzeko aukera izan zuten handik pasa ziren olaztiarrek.