Olaztiarrak osasun publikoaren alde

Guaixe 2022ko urr. 5a, 12:49

Plazatik osasun publikoaren alde egin zuten olaztiarrek. OGA

Kontzentrazio jendetsua egin zuten larunbatean.

Olatzagutiko Gazte Asanbladak deituta, San Migel festen barruan, Osasun publikoa bermatu eta defendatu leloa zuen kontzentrazioa egin zen larunbat iluntzean. San Migel plazan 350 bat pertsona elkartu ziren. Burunda mendebaldeko osasun eremuan lehen arretako osasun sistemak bizi duen giza baliabideen falta salatu zuten. Osasunbideari konponbidea lehenbailehen ematea exijitu zuten.