'La Voz del Becario', Internetetik kultur etxera

Guaixe 2022ko urr. 10a, 14:25

Urriaren 22an, larunbata, 'La voz del Becario Show' ikuskizunaren emanaldia izanen da Olatzagutiko kultur etxean. 

La Voz del Becario Interneteko umore bideo kanal ospetsu bat da, eta, orain, bideo biraletako pertsonai horiek antzokira eraman dituzte. Urriaren 22an, larunbata, 19:00etan, ikuskizunaren emanaldia eginen dute Olaztiko kultur etxean. 

Sinopsia: La Voz del Becario Show-ek eszenatokieatara eraman ditu La Voz del Becario-ko bideo biraletako pertsonaiak, elkarrizketak, umorezko bakarrizketak eta publikoarekiko etengabeko elkarreragina eskainiz. 

Emanaldia: Urriaren 22an, larunbata, 19:00etan. 

Prezioa

  • Aldez aurretik: 6 euro. 
  • Lehiatilan: 8 euro. 
  • Abonamendua: 15 euro (Big drums -irailaren 24an izan zen-, La voz del becario eta Crónico azaroaren 5ean)