Duela 25 urte...

Olatzagutiatik Iruñera lasterka

Guaixe 2023ko urtarrilaren 3a

Emakumezko atletismo zale batek osatu zuen ibilbidea 

Mari Carmenek aspaldi zuen buruan Olatzagutia eta Iruñea arteko bidea korrika egiteko ideia. Zaletasunagatik lasterka egiten zuen; Urbasan entrenatzen zen. Lan fisikoaz aparte, psikikoa behar zuela uste zuen, eta bere burua prest ikusi zuenean ekin zion erronkari. Baita bete ere. Olatzagutiatik 09:15ean abiatu zen . Errepide zaharretik joan zen, eta hiriburura 13:42an iritsi zen. Beraz, ibilbidea lau ordu eta 27 minutuan egin zuen. 14:30erako etxean zegoen, autoz bueltatuta.