Lentzeria eta joste ikastaroko izen ematea zabalik

Guaixe 2022ko urr. 21a, 11:32
Lentzeria ikastaroan egindako lanak. ARTXIBOA

Hilaren 27ra arte eman daiteke izena udaletxean, 10:00etatik 14:00etara, izena emateko fitxa osatuz.

Olatzagutiko Udalak lentzeria eta joste ikastaroa antolatu du, hilaren 24an hasi eta maiatzaren 29an despedituko dena. Ikastaroak aurrera egiteko gutxienez zazpi pertsonek eman beharko dute izena. Taldean, gehienez, 14 parte hartzaile onartuko dituzte. Ikastaroa kultur etxean eginen da, astean bitan: astelehenetan, 16:15etik 18:15era, eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Izena eman nahi duenak, eskabide orria bete eta 105 euro ordaindu beharko ditu, 55 euro ikastaro hasieran eta beste 50 abenduan. 

Udalak jakinarazi duenez, ilbeltzean edo ondoko hilabeteetan matrikulatzen diren ikasleek urtarril horretatik aurrera ikastaroari dagokion tarifa ordaindu beharko dute. Ikastaroa hasi ondoren eta hurrengo urtarrila baino lehen matrikulatzen direnek ikastaro osoa ordaindu beharko dute. Olatzagutiko Udalak gaztigatu duenez, tarifa seinalatutako epeetan ordaintzen ez dutenak ikastarotik kanpora aterako dira. Bestalde, ikastaroaren hasieratik matrikulatu baina ikastaroan zehar alde egiten dutenek ikastaro osoa ordaindu beharko dute. Eta argi utzi du ikastaroa hasi ondoren, edozein arrazoi dela-eta hartara joaterik ez badu norbaitek, ez zaiola ordaindutako tarifak itzuliko. Azkenik, Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, tarifak ordaintzetik salbuetsirik egonen dira diruz urri dabiltzala frogatzen dutenak; aldez aurretik eskaria egin beharko diote udalari, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako txostena baliatuta.