Bosgarren urtez Nafarroako Urteko Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) sariak banatuko dituzte. Aurten bost ETE dira saria eskuratzeko hautagaiak: Oxyhydrogen Technologies, Solarfam Ingeniería, Ulartec Tecnología para la Movilidad Sostenible, VDR eta Quesos La Vasco Navarra. Azken hori Olatzagutiko Arkinorruti industrialdean dago, 40 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta 40 milioi eurotik gorako fakturazioa. Enpresa ehuneko ehun familiakoa da eta esnekiak ekoizten eta merkaturatzen ditu. Sariketako antolatzaileen esanetan, ″negozio eredu eraginkor, gizatiar, sozial eta ingurumenarekiko arduratsuarekin″.
Bihar saritua den enpresak estatuko ETE sariketan parte hartuko du. Haren berri heldu den urteko lehen hiruhilekoan emanen dute. Bitartean, bihar sari nagusiarekin batera Nazioartekotzea, Berrikuntza eta Digitalizazioa, Prestakuntza eta Enplegua eta Enpresa Jasangarria akzesitak ere banatuko dituzte . Erabakia Banco Santander, Nafarroako eta Espainiako Merkataritza eta Diario de Navarra bankuetako ordezkariek osatutako epaimahaiak hartuko du.