Nafarroako Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) sariak banatu ziren Iruñean atzo. Epaimahaiak 2022ko Nafarroako ETE VDR eraikuntza enpresa izendatu zuen, ″bere nazioarteko hedapena, hazkunde esponentziala, enpleguaren aldeko apustua eta ekintza solidarioagatik″. Beste lau akzesit ere banatu zuen epaimahaiak eta Prestakuntza eta Enplegurako akzesita Quesos La Vasconavarra enpresa olaztiarrak jaso zuen.
Olatzagutiko Arkinorruti industrialdean dagoen enpresa%100 familiarena da, 40 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta esnekiak ekoizten ditu, 40 milioi eurotik gorako fakturazioa lortuz. Quesos La Vasconavarra enpresa ″negozio-eredu eraginkor, gizatiar, sozial eta ingurumenarekiko arduratsuarekin. Teknologiaren, prestakuntzaren eta taldea osatzen duten profesionalen aldeko apustua egiten dute″, epaileen arabera. Gaineratu dutenez, ″90 langile baino gehiago dituzte, eta hazkunde handia izan dute enplegua sortzen, eta enpresako lanpostu guztiak profesionalizatzen eta kualifikatzen ari dira. Emakume langileen ehunekoa gizonena baino handiagoa da, eta bertako langileak ingurune hurbilean bizi dira; horrek tokiko garapena errazten du″. Banco Santander, Nafarroako eta Espainiako Merkataritza eta Diario de Navarra bankuetako ordezkariek osatu zuten epaimahaia.