'Indarkeriarik kontsumitzen al dugu?' erakusketa Olaztin

Guaixe 2022ko aza. 9a, 10:28
'Indarkeriarik kontsumitzen al dugu?' erakusketa Olaztiko liburutegian. OLAZTIKO LIBURUTEGIA

Azaroaren 18ra arte SETEM Gobernuz Kanpoko Erakundearen erakusketa ikus daiteke Olaztiko liburutegian. 

Nafarroako Gobernuak eta Liburutegien sareak zenbait erakunderekin batera SETEM GKEaren Indarkeriarik kontsumitzen al dugu? Moda, estetika eta publizitatearen kasua erakusketa antolatu dute, eta hilaren 18ra arte Olaztiko liburutegian izanen da ikusgai. Myriam Cameros ilustratzailearen diseinuekin egindako hamahiru panelek osatzen dute erakusketa eta bertan modaren, estetikaren eta publizitatearen bidez emakumezkoek jasaten duten indarkeria azaltzen dute; hegoaldeko herrialdetan moda industrian lan egiten dute emakumezkoen explotazioa eta iparraldeko emakume kontsumitzaileen jasan duten estetikarekiko indarkeria. Kontsumo arduratsorako alternatibak ematen ditu ere lanak. 

Erakusketaren azken egunean eta proiektuaren barruan 4 eta 9 urte bitarteko haurrendako Kamishibai ekimena eta tailerra izenan da.