Inposizio sozialekin apurtzen duen beldar baten istorioa Olaztin

Guaixe 2022ko aza. 14a, 10:04

Azaroaren 18an, ostirala, Laika Beldar Ausarta kamishibaia eta txotxongilo tailerra izanen da Olaztiko liburutegian. 

SETEM elkarteak Arropa Garbia kanpaina eta proiektuaren barruan eta Indarkeriarik kontsumitzen al dugu? Moda, estetika eta publizitatearen kasua erakusketaren amaieran Kamishibai Laika beldar ausarta ipuina kontatuko dute eta Sortu zure tximeleta txotxongiloa tailerra izanen dira azaroaren 18an, ostirala, 17:00etatik 18:30era, Olaztiko liburutegian. Kamishibai japonieraz paperezko antzerkia esan nahi du eta ipuinak kontatzeko modu bat da. 

Ekimena 4 eta 9 urte bitarteko haurrendako bideratuta dago eta lekuak mugatuak dira eta izen ematearen araberako ordena mantenduko da. Liburuan eman daiteke izena. Txotxongilo tailerrean parte hartzeko galtzerdi bat eraman behar dute haurrek eta bai ipuin kontaketa bai tailerra euskaraz izanen dira. 

Nafarroako Gobernuak eta Liburutegien sareak zenbait erakunderekin batera SETEM GKEaren erakusketa eta ekimena antolatu dute.