Euskal umore ikuskizun hoberena Olaztin

Guaixe 2022ko aza. 15a, 09:34

Azaroaren 20an, igandea, 2022ko Umore Azokaren saria irabazi zuen 'Mute' zirku ikuskizuna izanen da Olaztiko frontoian. 

Orain Bi da Mute ikuskizunaren atzean dagoen konpainia. Bilboko konpainia bat da eta Rodrigo Lacasa Montes Toli-k eta Sara Alvarez Iglesias Sarini-k osatzen dute. Akrobazia, pertxa akrobazioa eta eskuz eskukoa diziplinak erabiltzen dituzte haien ikuskizunetan. Maiatzan Leioako Umore Azokan parte hartu zuten eta euskal ikuskizun hoberenaren saria jaso zuten Mute ikuskizunarekin. Azaroaren 20an, igandea, 18:00etan, Olaztiko frontoian emanen dute.