Haitza taldea Olaztin zuzenean

Guaixe 2022ko aza. 21a, 12:55

Azaroaren 25ean, ostirala, rock taldearen kontzertua izanen da Barandi tabernan.

Pandemia garaian elkartutako lagun talde batetik sortu zen Haitza taldea. Kideen artean Juanpa Agirre Garziandia etxarriarra dago. Azaroaren 25ean, ostirala, 23:30etik aurrera, Olatzagutiko Barandi tabernan kontzertua emanen dute.