Autodefentsa feminista ikastaroa

Guaixe 2022ko aza. 28a, 09:30

Abenduaren 9an eta 10ean, ostirala eta larunbata, neska gazteendako autodefentsa feminista ikastaroa izanen da Olaztin. 

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Azaroaren 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan 12 eta 17 urte bitarteko neska gazteendako autodefentsa faminista ikastaroa antolatu du. Tailerra abenduaren 9an eta 10ean, ostirala eta larunbata, izanen da, 17:00etatik 20:00etara, Olaztiko Sutegi gimnazioan. Plaza mugatuak dira (12) eta izena ematea: berdintasuna@sakana-mank.eus mailean egin behar da.