Olaztiko irakurle taldearen topaketa

Guaixe 2022ko aza. 29a, 10:46

Abenduaren 2an, ostirala, Jokin Azketa idazlearekin solasaldia eginen dute Olaztiko liburutegian. 

Lo que la nieve esconde Jokin Azketa idazlearen liburua irakurri ondoren, abenduaren 2an, ostirala, 19:00etan, Olaztiko irakurle taldea liburutegian bilduko da liburuaz hitz egiteko. Topaketa berezia izanen da idazlea bera bertatik bertara liburuaren nondik norakoak komentatzeko egonen delako. Olaztiko irakurle taldea hilabeteko lehenengo ostiraletan elkartzen da eta parte hartzeko liburutegira joan edo bibliola@navarra.es mailera mezua bidal daiteke.