Istripua 1:53 aldera gertatu da A-1 autobian, porlandegiaren parean. 47 urteko kamioilariak gidatzen zuen kamioia Ziordiko norabidean zihoan, autobiako bi norabideak bereizten dituen porlanezko erdibitzailea jo duenean. Ezbeharraren ondorioz, garraiolariak hainbat kolpe hartu ditu. Ezbeharraren tokira Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina, anbulantzia eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan dira. Zauritua pronostiko erreserbatua duena, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Kamioia autobiatik kendu bitartean errai bat itxi behar izan dute noranzko bakoitzean. Ezbeharraren zergatia Foruzaingoa ari da ikertzen.