Lurraren kontribuzioaren aurtengo zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik dago

Guaixe 2022ko abe. 12a, 11:41

Olatzagutiko udaletxea. ARTXIBOA

Ordainketak eguneratu gabe dituztenek ilbeltzaren 5era arteko epea dute pagatzeko.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, Lurraren kontribuzioaren 2022ko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea azaroaren 21etik ilbeltzaren 5a arte da. Helbideratutako ordainagiriak dituztenei udalak abenduaren 14an kargatuko die kontuetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.