Terrorfolketik teknora

Guaixe 2022ko abe. 13a, 12:57
Negra Cucaracha taldea. UTZITAKOA

Abenduaren 16an eta 17an, ostirala eta larunbata, bi musika emanaldi desberdin izanen dira Olaztin: Negra Cucaracha taldea eta DJ Anabea. 

Barandi tabernak musika estilo desberdinetako bi emanaldi antolatu ditu abenduaren 16rako, ostirala, eta 17rako, larunbata. Ostiralean Negra Cucaracha bere musika Terrorfolk bezala definitzen duen taldearen kontzertua izanen da 23:30etik aurrera. Larunbatean tekno gaua izanen da, 23:30etik aurrera, DJ Anabea altsasuarrarekin.