Jaiotzen erakusketa

Guaixe 2022ko abe. 15a, 11:33

Sakanako Belenzaleen erakusketa urtarrilaren 8ra arte ikusgai egonen da, Olaztiko elkartearen egoitzan. 

Urtero bezala, eguberrietako atarian belenzaleek jaiotzen erakusketa mustu dute Olaztiko egoitzan. Guztira, elkartearen 22 urteko ibilbidean egindako hemeretzi jaiotza ikus daitezke. Erakusketa abenduaren 11n mustu zuten eta ilbeltzaren 8ra arte ikusgai egonen da, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara eta igande eta jai egunetan 13:30etik 14:30era eta 17:30etik 20:00etara. Belenzaleen elkartearen bi hamarkadak ospatzeko estatuko iparraldeko elkarteen topaketa eginen dute abenduaren 17an, larunbata, Olaztin.