Belenzaleen topaketa

Guaixe 2022ko abe. 15a, 11:51
Sakanako belenzaleen elkarteko kideak lanean. ARTXIBOA

Sakanako belenzaleen elkartearen urteurrena ospatzeko, abenduaren 17an, larunbata, Oviedo, Gijon, Miranda de Ebro, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Atarrabia, Arre eta Tuterako belenzaleak ibarrekoekin Olaztin elkartuko dira. 

Sakanako belenzaleek elkarteak aurten 22 urte betetzen ditu, eta pandemiagatik ezin izan zuten 20. urteurrena ospatu. Horergatik, abenduaren 17an, larunbata, bi hamakardak behar bezala ospatzeko belenzaleen topaketa eginen dute Olaztin; Oviedo, Gijon, Miranda de Ebro, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Atarrabia, Arre eta Tuterako 180 belenzalek bat eginen dute. Sakanako anfitrioeik 10:30 eta 11:00ak bitartean eginen diete harrera Kamiogaina jubilatu elkartean auzate batekin. Ondoren, denak ibarreko belenzaleen jaiotzak ikustera eta aztertzera joanen dira.