Laminatuturrek gutunak jasoko ditu

Guaixe 2022ko abenduaren 16a

Abenduaren 18an, igandea, Olentzeroren Olaztiko mezularia Maisuenean egonen da gutunak jasotzen. 

Laminatutur Olaztiko Maisuenea gaztetxera abenduaren 18an, igandea, 18:00etan, iritsiko da olaztiarren Olentzerori gutunak jasotzera. Laminatuturri harrera bikaina egiteko eta mezularia eroso egoteko gaztetxea apaintzeko laguntza behar dela esan dute Olaztiko gaztetxetik, beraz, abenduaren 17an, larunbata, 10:30ean, gaztetxean auzolan egitera gonbidatu dituzte olaztiarrak.