Vilariño euskal selekzioarekin ariko da

Guaixe 2022ko abe. 16a, 14:29

Maitane Vilariño Osasunako nagusiarekin sartutako lehen gola ospatzen. ARTXIBOA

Txileren kontrako partida jokatuko du abenduaren 20an, asteartean, Gasteizko Mendizorrotza estadioan.

Euskal Selekzioko hautatzaile Juanjo Arregik Txileren kontrako lagun arteko partidarako hemezortzi jokalari deitu ditu. Eta hautatutakoen artean dago Maitane Vilariño olaztiarra, Osasunako jokalaria. Txile gaur egun 38. da FIFAren mundu sailkapenaren arabera. 2018ko Amerika Kopan txapeldunordea izan zen, aurten, berriz bosgarren lekuan bukatu du. Norgehiagoka abenduaren 20an, 19:00etan, Mendizorrotzan izanen da, eta partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.