Urte amaierako musika

Guaixe 2022ko abenduaren 19a

Chuchin Ibañez mariatxia abenduaren 31n egonen da Barandi tabernan. UTZITAKOA

Abenduaren 30ean eta 31n, ostirala eta larunbata, musika estilo oso desberdintako musika emanaldiak izanen dira Olatzagutian: Reggae eta danceball saioa ostiralean eta mexikarrak larunbatean. 

Reggae eta danceball saioa emanen du Stepi Selektah musikariak abenduaren 30ean, ostiralean, 23:30etik aurrera, Olatzagutiko Barandi tabernan. Jamaikako kultura eta musika egiteko modua ulertu zuen Stepi Selektah-k eta hip hop eta reggae doinuak Euskal Herrira ekartzen lehenetarikoa izan zen eta estilo horretan erreferentea. 

Urteko azken eguneko eguerdia girotzeko, abenduaren 31n, larunbata, 13:00etan,  Chuchin Ibañez mariatxiarekin bermuteatzeko aukera izanen da, Barandi tabernan.