Olaztiko San Silvestre goiztiarra

Guaixe 2022ko abenduaren 23a

Azken bi urteetan jokatu gabe egon ondoren, abenduaren 31ean, arunbata, izanen da Olaztiko hemeretzigarren San Silvestrea. 

Olaztiko XIX. San Silvestrea abenduaren 31n, larunbatean, jokatuko da, eguerdian; 11:30etik aurrera jokatuko da, frontoitik abiatuta. Sutegi kirol elkarteak antolatzen du proba eta aurten lasterketa arratsaldetik goizera pasatzea erabaki du. Lau kategoria izanen dira: txikiak, 7 urtera arte, 300 metro; 8 eta 11 urte bitartekoak, 600 metro; 12 eta 15 urte artekoak, zirkuituari itzuli bat, 1.240 metro, eta helduak, 16 urtetik gorakoak, zirkuituari lau itzuli, 5 kilometro inguru. Izena ematea egunean bertan proba hasi aurretik, 11:00etatik aurera, izanen da frontoian. Bukaeran sari ematea izanen da.